unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

domingo, julio 30, 2006

-¡NO ME HABLES DE TUS MUJERES! -estampándola otra vez contra la calzada.

Hay un problema con los escritores. Si lo que había escrito un escritor se publicaba y vendía mucho, muchos ejemplares, el escritot pensaba que era magnífico. Si lo que había escrito un escritor se publicaba y vedía un número aceptable de ejemplares, el escitor pensaba que era magnífico. Si lo que habís escrito se publicaba y vedía poco, pensaba que era magnífico. Si lo que había escrito nunca se publicaba y no tenía dinero suficiente para publicarselo él mismo, entonces pensaba que era, más que magnífico, genial. La verdad, sin embargo, es que había muy poca magnificiencia. Era prácticamente inexistente, invisible. Pero podías estar seguro de que los peores escritores eran los que más confiaban en sí mismos, los que menos dudas tenían.

Horrela dio Chinaskik, eta ez zaio arrazoirik falta. Idzle alkoholizatu, amante nazkagarri, drogazale amorratua,... asko dago mundutik zehar, Bukowski-ren bidea jarraitu nahi duten asko, baina ez al dira ba konturatzen Bukowski bakarra dagola??
Joder zenbat maleante eta ze talentu gutxi!!!!

jueves, julio 27, 2006

Idioterne (Los idiotas)

Lars Von Trier-en lan honetan planteatzen zaigun bizitza bizitzeko gai izango al ginake?? Nor da kapaza bere gertueneko ingurunean, barruan daraman "idiota" ateratzeko?? Ni batzuetan hori egiteko gai sentitzen banaiz ere, unean bertan nola konponduko nintzateke jakitea gustatuko litzaidake. Ez da erreza nahi dezunean zu zarena aske izaten uztea.
Nazkatuta nago, legez, ohituraz, egin beharrekoz. Nahikoa da. Noiz bilakatuko gera berriz haur, nahi deguna nahi degunean izateko? Iritsiko al da egun hori? Ni bitartean nere esku dagoena egingo det hori eman dadin. Ez litzaidake gustatuko, haurrek harritzeko, imaginatzeko, amesteko,... azken finean bizitzeko, benetan bizitzeko duten gaitasun hori galtzea.
Bizitza naturaltasun osoz bizitzea garai hauetan ez da lan erreza, baina hortan lan egiten jarraituko det.

lunes, julio 24, 2006

JaZZZZZZZZZ!!!!!!!!!!!!!!!

Hau da uda paregabea!!!!
Denetarik egin daiteke egun hauetan: hondartza, mendia, musika, zinema, liburuak, kirola.. Beno, ni ez naiz oso kirolzalea, baina beste aukerak bizitzeko ohitura dut. Ba al dago, hondartzan zeozer irakurtzea baino plan hoberik?? Agian mendian musika jotzea?? Edo etxean lasai lasai afari goxo bat prestatzea? Eta egun hauetan egin duen sargoriarekin zinemara gerturatzea?? Milaka plan daude, bakoitzak erabaki dezala, bat egin, bestea aukeratu edo zergatik ez, egunero ikusi zer tokatzen zaigun.
Neri gaur, Zurriolan bainotxo bat hartu , peta bat erre eta gauez musika gozatzea egokitu bazait ere, ikusiko degu azkenean ze plan ( etxe ondoko terrazako plana ere ez det deskartatzen).

martes, julio 18, 2006

se acabó!!

Badakit, zuk ez zenidan esan maiteko ninduzula ezta gutxiagorik ere, baina zu zaren bezelakoa zaren bezela, ni ere naizen bezelakoa naiz, beraz tonto tonto maitemindu egin nintzen. Maitasuna ez da eskatzen den gauza bat beraz hasieratik galtzeko aukera guztiak neuzkan, baina hau ere ez du norberak erabakitzen.
Nerekin argia izan bazera ere, dena lasai lasai esaten baitzenuen, naiz eta neretzako oso gauza heavy-a izan, min eman zenidan. Nere erruz gehien bat, ez det ukatuko, nik zure pertsonaren ideia bat egin nuen ikusten uzten ninduzunarekin, baina argi dago hanka sartu nuela, eta zure gorputzean beste izaki bat irudikatu nuela. Horregatik izan zen neretzat horren gogorra, bapatean, 5 egun oso batera pasa behar genituenean, zure benetako aurpegia ( beno, ez dakit benetan ere horrela zaren, baina uste det une honetan behintzat bazerala horrela) ezagutzea.
Gauza askori buruz hitz egin genuen ( hori asko eskertzen dizudan zerbait da) eta honek zu ulertzen lagunduko nauela uste det. Nere iritziz, une honetan oso bakarrik sentitzen zera, inon ez dezu zure txokoa topatzen (inongo jende taldetan, mendiko bakardadean behintzat eroso egoten baitzera) eta honek mundua BELTZ kolorekoa ikustera behartu zaitu. Eta orain zure burua hori sinistarazten saiatzen ari zera, mundua beltza dela eta zure buruak soilik balio duela. Ez dezu lan makala! Gainera honek min handia egin behar dizu, ezta?? Beno, ez dakit, nik Cosmopolitan edo Ragazza edo dena delakoaren psikologia merkea egiten det soilik, hori baita nik eman dezakedan guztia. Baina badet abantaila handi bat, nik enpatia askotan jarri det martxan eta horrek jendea gehiago ezagutzen lagundu dit.
Naiz eta munduarekin aserre egon, espero det hori ez izatea luzerako, eta une batetik bestera, bizitza zein ederra den erakutsiko dizun norbait topatuko dezu eta orduan bai gozatuko dezula gauzetaz, eta lagunetaz, eta lore txikienaz,... Pertsona horrek ez du lan errexa, baina bai oso pozgarria. Espero dudan gauza bakarra, zure iluntasunetik ateratzen zarenean elkarrekin topo egitea eta lagunak edo antzeko kontzeptuek diotena izateko aukera izatea. Badakit mutil interesgarria zarela, baina orain zure Kakan murgilduta zaudenez ezin dezu neri gustatzen zaidan bezela elkarbanatzu, baina lagun batek maite zaituen (batere konotazio sexual gabe) eguna iristean, orduan bai izango zarela el chico 10!!! Ordura arte animo eta eutsi goiari. Nik jada gainditutzat emango baitet bolada hau, udaran oso ondo pasatzen ari bainaiz eta zuk utzitako hutsunea mila marabilarekin betetzen ari naiz.
Oso ondo pasa udara eta aprobetxatu oporrak, muxus!!!!!!!!!!!!!!!

miércoles, julio 05, 2006

Txuri eta beltza, argiaren bi espresioak!!

Ene, ze disgustooo!!
Ene, ze pozaaa!!
Bai, berriz ere zugan pentsatzen. Naiz eta egunero zure blog-a begiratzen jarraitu, gauzak epelago biziko nituela uste nuen, baina badirudi ezetz.
Uda guztia zure alboan pasako nuelako esperantza eta beldurrez negoen. Bai, egunero goizeko 8:30 elkar ikusiko genuen eta 10:30 planik egiteko moduan geundeke, baina ez, azkenean ez da horrela izan. Zuk ez nauzu gauza hauetaz abixatu, zure iritziz, bakoitzak bere bizitza dauka eta zu ez zara inoren bizitzan sartu beraz ez dezu inorengatik arduratu beharrik, hori bakarrik falta zitzaizun, zu ez zaren beste edonorengatik arduratzea. Zu, ez dezula enpatia hitza ezta hurrutitik ere ezagutzen, zu, mundutik hurrun bizi bazina bezela jokatzen duena, zu, iluntasunaren erregea, zu, ezin dezula ordubetez baino gehiago pertsona batekin sexua ez den beste ezer elkarbanatu, azken finean ZU!!!!!! Eta GU????? Hitz horrek ba al du zentzurik zuretzat?? Neretzako hori da bizitzako zentzua, baina, zorionez denak ez gera berdinak!
Nik uda zurekin pasa nahi banuen ere, jakin badakit ez zaidala komeni nere burua zure alboan egotearekin amesten uztea, horregatik diot pozik nagola, zu ez ikustearen ideiarekin. Baina hau soilik buruak dion zerbait da, arrazoiak gomendatzen didan zeozer, baina eta zer diozu bihotzaz?? Nola bizi ahalko naiz? Nola ikasiko det berriz arnasa hartzen? Zein izango da orain goizero ohetik altxa nadin nere buruari errepikatuko diodan esaldia? Berriz ere ikasi beharko al det oinez? Altxatuz eta berriz erortzen, eta hanka bat bestearen atzetik etorri beharko duela idatzi beharko det eta paper horri begira egun osoa eman, eta eskubia ezkerra ert gora behera zer diren ere idaztea komeniko zait, oraintxe, zu besterik ez baitaukat buruan eta beste guztia ahaztua dut. Nola aterako naiz kalera zu nola zauden jakin gabe? Nola hartuko det autobusa zurekin topo egin nahi ez badet? Azken finean, nola biziko naiz nere barnean hildako zuhaitzak besterik ez ditudan une honetan? Zuk ematen zenien arnasa eta ura eta argia eta lurra eta ongarria... eta dena amaitu da, zuk ala nahi zian dezulako.
Mesedez, ikasi jendea ez dela soilik momentu bateko gauza, goizetik gauera ahazteko zerbait!!
Muxurik ez dizut bidaliko, soilik begirada bat!! Zuk jakiingo dezu zein motatakoa!!