unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

sábado, septiembre 30, 2006

Hau da nere eguna,.. ba primeran!!

A ze eguna gaurkoa!! Ze parrak farran! MArkusen ipurdia, Arri mozkor baten edalontzitik edaten, bizikleta mangatu eta gero besteren batek guri ostu, Amarillotik edalontzi pare batekin atera,... Ahaztuko ez dudan urtebetetzea izan dut ( eta izango dut). Bihar (beno, hobe esanda gaur) babarrunada daukagu eta gauean afaria. Joder erasmus bizitza!! Orain arte ezin kexatu, orgasmusa alde batera utzita bagabiltza ere. KIITOS JENDE!!!

martes, septiembre 26, 2006

Yliopistokatu 4, 2:00

Jada hemen nago, Papa Noel edo dena delakoaren herrian!! Termometroa erabaki ezinik dago edo + edo - beraz azkenean 0ºc-en geratu zaigu! Ala ere bizikleta erabiltzeko oztoporik ez. Eskularruak jarri, bufanda ondo kokatu lepoaren inguruan, aizea kentzen dizun txamarra soinean eta txapela buruan ibili munudan!!! Halaxe dabil hmeen jendea, eta horrelaxe gabiltza gu ere bai. Hemengo ohiturak ikasten joan beharko.
Beno, hemen, han baino ordubete berandugo denez, OHERA!!!! "HEY HEY"!!!

lunes, septiembre 18, 2006

3, 2, 1,....Oulu!!!!

Azken paperak egitea besterik ez zitzaidan falta eta horretan nabil. Txartel berriez josi det kartera. Noizbaiten pareta txartelez apaintzen hasten banaiz, pareta gabe geratuko naiz. Hori bai, azkenean deskontuak oso urriak dira, baina beno, tengo carné de socio de España y no voy a tener de Osakidetza? Ene!!!!
Ba hori, bi egun barru mundutik galduta ibiliko naizela hotza pasatzen. Iritsi behar naizen lekura iristean informatuko det panoramaz. AIO!!!!!!!!!!

miércoles, septiembre 13, 2006

Railaturik, railaturik, railaturik, railaturik,...

... railaturik, railaturik,... Bai, horrelaxe pasa det egun guztia. Lau paretetatik alde egin ezinik. Lehenengo etxean eta gero "Izeba Gabi"-renean. Goizez maletarekin, aratsaldez berriz portatil berriarekin. Eta gainera hilerokoa. PUM PUM!!! Estoy pá echar cohetes!! Baina beno, azken DVD-a grabatzen nengoen bitartean, ara non korreoa nuen, lau lagun nerekin gogratu dira!! Orain bai lasai noala ohera. Eskerrik asko eguna aldatzeagatik!!

lunes, septiembre 04, 2006

Oulu-Honolulu!!!

Banoa. Azkenik, ez zait apenas ezer falta hemendik alde egiteko!!!! Bai, nazkatuta nago. Egia esan ez dakit zergatia, inoiz baino erlajatuagoa ibili naizela dirudi eta ( pixkat loditzea eta guzti lortu det!!), baina inoiz baino railatuagoa nago. Bai, hau da ospa egiteko unerik egokiena. Ez balitz horrela nazkatuta jarraituko nuke eta, baina ipar poloko aireak on egingo didalakoan nago. Ez dakit nere bueltan kuadrila nola ibiliko den, nere jendeak hemen jarraituko duen, lana emango didaten ala popatik hartzea bidaliko nauten etxetik, baina ordura arte ez naiz horretaz arduratuko. Denbora gehiegi daramat ingurukoaz arduratzen eta ez dit onurarik ekartzen, soilik railatuta amaitzea dakar ondorio, beraz ahaztuko naiz. Bai, badakit ez dela erraza egun batetik bestera zure ohiturak aldatzea, baina uda honetan railatuta nago. Guztiz railatuta alegia. Bueno, ba hori, ondo segi, aio!!!!!!!!!!!!!!!!