unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

jueves, agosto 10, 2006

Cijne, cine, cine, cine, más cine por favooooooorrr!!!!!!!!

Azken aldian DVD-az gozatzeko denbora izan det. Eta gainera zorte handia izan det marabila ugari topatu baititut. Azkenekoa "Amanece que no es poco" espainiarra. Gustora ikustekoa, jendea lurretik atera daiteke, herriko apaiza, adultera, eta alkatea denon artean erabakitzen dira,... Polita.
Ez daukat dramarik ikusteko batere gogorik, nahikoa drama da bizitza, nahiago komedia onak ikustea ( lehengoan "La vida privada de Sherlock Holmes" bezela, txundigarria).