Txuri eta beltza, argiaren bi espresioak!!
Ene, ze disgustooo!!
Ene, ze pozaaa!!
Bai, berriz ere zugan pentsatzen. Naiz eta egunero zure blog-a begiratzen jarraitu, gauzak epelago biziko nituela uste nuen, baina badirudi ezetz.
Uda guztia zure alboan pasako nuelako esperantza eta beldurrez negoen. Bai, egunero goizeko 8:30 elkar ikusiko genuen eta 10:30 planik egiteko moduan geundeke, baina ez, azkenean ez da horrela izan. Zuk ez nauzu gauza hauetaz abixatu, zure iritziz, bakoitzak bere bizitza dauka eta zu ez zara inoren bizitzan sartu beraz ez dezu inorengatik arduratu beharrik, hori bakarrik falta zitzaizun, zu ez zaren beste edonorengatik arduratzea. Zu, ez dezula enpatia hitza ezta hurrutitik ere ezagutzen, zu, mundutik hurrun bizi bazina bezela jokatzen duena, zu, iluntasunaren erregea, zu, ezin dezula ordubetez baino gehiago pertsona batekin sexua ez den beste ezer elkarbanatu, azken finean ZU!!!!!! Eta GU????? Hitz horrek ba al du zentzurik zuretzat?? Neretzako hori da bizitzako zentzua, baina, zorionez denak ez gera berdinak!
Nik uda zurekin pasa nahi banuen ere, jakin badakit ez zaidala komeni nere burua zure alboan egotearekin amesten uztea, horregatik diot pozik nagola, zu ez ikustearen ideiarekin. Baina hau soilik buruak dion zerbait da, arrazoiak gomendatzen didan zeozer, baina eta zer diozu bihotzaz?? Nola bizi ahalko naiz? Nola ikasiko det berriz arnasa hartzen? Zein izango da orain goizero ohetik altxa nadin nere buruari errepikatuko diodan esaldia? Berriz ere ikasi beharko al det oinez? Altxatuz eta berriz erortzen, eta hanka bat bestearen atzetik etorri beharko duela idatzi beharko det eta paper horri begira egun osoa eman, eta eskubia ezkerra ert gora behera zer diren ere idaztea komeniko zait, oraintxe, zu besterik ez baitaukat buruan eta beste guztia ahaztua dut. Nola aterako naiz kalera zu nola zauden jakin gabe? Nola hartuko det autobusa zurekin topo egin nahi ez badet? Azken finean, nola biziko naiz nere barnean hildako zuhaitzak besterik ez ditudan une honetan? Zuk ematen zenien arnasa eta ura eta argia eta lurra eta ongarria... eta dena amaitu da, zuk ala nahi zian dezulako.
Mesedez, ikasi jendea ez dela soilik momentu bateko gauza, goizetik gauera ahazteko zerbait!!
Muxurik ez dizut bidaliko, soilik begirada bat!! Zuk jakiingo dezu zein motatakoa!!
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home