unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

jueves, julio 27, 2006

Idioterne (Los idiotas)

Lars Von Trier-en lan honetan planteatzen zaigun bizitza bizitzeko gai izango al ginake?? Nor da kapaza bere gertueneko ingurunean, barruan daraman "idiota" ateratzeko?? Ni batzuetan hori egiteko gai sentitzen banaiz ere, unean bertan nola konponduko nintzateke jakitea gustatuko litzaidake. Ez da erreza nahi dezunean zu zarena aske izaten uztea.
Nazkatuta nago, legez, ohituraz, egin beharrekoz. Nahikoa da. Noiz bilakatuko gera berriz haur, nahi deguna nahi degunean izateko? Iritsiko al da egun hori? Ni bitartean nere esku dagoena egingo det hori eman dadin. Ez litzaidake gustatuko, haurrek harritzeko, imaginatzeko, amesteko,... azken finean bizitzeko, benetan bizitzeko duten gaitasun hori galtzea.
Bizitza naturaltasun osoz bizitzea garai hauetan ez da lan erreza, baina hortan lan egiten jarraituko det.