unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

miércoles, octubre 25, 2006

Galdutako beste bataila bat!!

Jada amaitu da. Jada guztiz esan dezaket desintoxikatu naizela zutaz. Bai, oariangoan beste informatiko batek du hemen idazten jarraitzearen errua. Zer emango didate makina petral txatxu horrekin lan egiten dutenek?? Nik ere ez dakit oso ondo, baina agian ni aparagailu horrekin horren gaizki moldatzearen ondorioz moldatzen naiz ere horren gaizki erlazio hauetan.
Makina hori oso hotza da eta jede hori gauza hotzekin ibiltzen ikasia da. Ni berriz beroegia naiz sentimen gaietan horregatik askotan erretzear nagola, izotz zati batekin topo egiteak min ematen dit.
Eta hori izan da aste honetan gertatu zaidana. Zerurik gozoeneko atea ireki zidan larunbat gauean eta hurrengo egunerako itxia topatu nuen berriro. Ate horretan galderaikur erraldoi bat zegoen eta itxoiteko dioen seinale bat, baina nik ez dakit gauzak epel hartzen beraz edo atea irekia mantentzen da edo beste baten bila ( gezurra, hau ahazteko lanak izango baititut) hasiko naiz, "la mancha de una mora negra se quita con otra mora verde" esaten dute!! Ez, begira, onena lakura joatea izango da, nere bihotzean sartutako ezpata guztik bertako uretara botatzeko, honela hau izozten denean ez dute ateratzeko aukerarik izango.
Beti bezela bere sentimenen aurka borrokan dagoen gerlari xixtrin batek, aio!!!

martes, octubre 17, 2006

from p-vinylbenzoic acid to p-vinylbenzoyl chloride

Hemen naiz, nere bizitza serio hartu nahian. "Goizeko 8tan laborategira" esan zidaten atzo hizkuntz arrotz batean eta hemen naiz. Nola bota daiztezke egunean 4 ordu baino gehio popatik hartzera?? Oso errex, sartu kimikari eta hori eta beste mila mierda bizitzea tokatuko zaizu. Iekrkuntza maite det, baina ze pazientzi gutxi tokatu zaidan ene!!!

viernes, octubre 06, 2006

Huomenta! (Egun on!)

Bai, horrelaxe hasi det gaurko eguna. Fineseko klasean. Beno, eguna horrela hasi dela esatea ere ez da egia, oraindik lo nago, puff mental zikin batean.
Badakizue, logureak akaba zaitzake! Eta badirudi, gaurko egunean hori sufritzeko egoera larrian aurkitzen naizela.
Nere ikerkuntzak Stop absoluto batean jarraitzen du. Eta honek ez du batere animatzen , gainera maixuak ez dit pito kasorik egiten, beraz hauxe idaztea okurritu zait, bazkaltzeko geratzen zaidan denboran loak berarekin eraman ez nazan. Hori, bai, arratsaldean hona, "Rita the singer" etorriko da!!
Ala, nähdään!! (agur!)