unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

martes, julio 18, 2006

se acabó!!

Badakit, zuk ez zenidan esan maiteko ninduzula ezta gutxiagorik ere, baina zu zaren bezelakoa zaren bezela, ni ere naizen bezelakoa naiz, beraz tonto tonto maitemindu egin nintzen. Maitasuna ez da eskatzen den gauza bat beraz hasieratik galtzeko aukera guztiak neuzkan, baina hau ere ez du norberak erabakitzen.
Nerekin argia izan bazera ere, dena lasai lasai esaten baitzenuen, naiz eta neretzako oso gauza heavy-a izan, min eman zenidan. Nere erruz gehien bat, ez det ukatuko, nik zure pertsonaren ideia bat egin nuen ikusten uzten ninduzunarekin, baina argi dago hanka sartu nuela, eta zure gorputzean beste izaki bat irudikatu nuela. Horregatik izan zen neretzat horren gogorra, bapatean, 5 egun oso batera pasa behar genituenean, zure benetako aurpegia ( beno, ez dakit benetan ere horrela zaren, baina uste det une honetan behintzat bazerala horrela) ezagutzea.
Gauza askori buruz hitz egin genuen ( hori asko eskertzen dizudan zerbait da) eta honek zu ulertzen lagunduko nauela uste det. Nere iritziz, une honetan oso bakarrik sentitzen zera, inon ez dezu zure txokoa topatzen (inongo jende taldetan, mendiko bakardadean behintzat eroso egoten baitzera) eta honek mundua BELTZ kolorekoa ikustera behartu zaitu. Eta orain zure burua hori sinistarazten saiatzen ari zera, mundua beltza dela eta zure buruak soilik balio duela. Ez dezu lan makala! Gainera honek min handia egin behar dizu, ezta?? Beno, ez dakit, nik Cosmopolitan edo Ragazza edo dena delakoaren psikologia merkea egiten det soilik, hori baita nik eman dezakedan guztia. Baina badet abantaila handi bat, nik enpatia askotan jarri det martxan eta horrek jendea gehiago ezagutzen lagundu dit.
Naiz eta munduarekin aserre egon, espero det hori ez izatea luzerako, eta une batetik bestera, bizitza zein ederra den erakutsiko dizun norbait topatuko dezu eta orduan bai gozatuko dezula gauzetaz, eta lagunetaz, eta lore txikienaz,... Pertsona horrek ez du lan errexa, baina bai oso pozgarria. Espero dudan gauza bakarra, zure iluntasunetik ateratzen zarenean elkarrekin topo egitea eta lagunak edo antzeko kontzeptuek diotena izateko aukera izatea. Badakit mutil interesgarria zarela, baina orain zure Kakan murgilduta zaudenez ezin dezu neri gustatzen zaidan bezela elkarbanatzu, baina lagun batek maite zaituen (batere konotazio sexual gabe) eguna iristean, orduan bai izango zarela el chico 10!!! Ordura arte animo eta eutsi goiari. Nik jada gainditutzat emango baitet bolada hau, udaran oso ondo pasatzen ari bainaiz eta zuk utzitako hutsunea mila marabilarekin betetzen ari naiz.
Oso ondo pasa udara eta aprobetxatu oporrak, muxus!!!!!!!!!!!!!!!