unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

miércoles, octubre 25, 2006

Galdutako beste bataila bat!!

Jada amaitu da. Jada guztiz esan dezaket desintoxikatu naizela zutaz. Bai, oariangoan beste informatiko batek du hemen idazten jarraitzearen errua. Zer emango didate makina petral txatxu horrekin lan egiten dutenek?? Nik ere ez dakit oso ondo, baina agian ni aparagailu horrekin horren gaizki moldatzearen ondorioz moldatzen naiz ere horren gaizki erlazio hauetan.
Makina hori oso hotza da eta jede hori gauza hotzekin ibiltzen ikasia da. Ni berriz beroegia naiz sentimen gaietan horregatik askotan erretzear nagola, izotz zati batekin topo egiteak min ematen dit.
Eta hori izan da aste honetan gertatu zaidana. Zerurik gozoeneko atea ireki zidan larunbat gauean eta hurrengo egunerako itxia topatu nuen berriro. Ate horretan galderaikur erraldoi bat zegoen eta itxoiteko dioen seinale bat, baina nik ez dakit gauzak epel hartzen beraz edo atea irekia mantentzen da edo beste baten bila ( gezurra, hau ahazteko lanak izango baititut) hasiko naiz, "la mancha de una mora negra se quita con otra mora verde" esaten dute!! Ez, begira, onena lakura joatea izango da, nere bihotzean sartutako ezpata guztik bertako uretara botatzeko, honela hau izozten denean ez dute ateratzeko aukerarik izango.
Beti bezela bere sentimenen aurka borrokan dagoen gerlari xixtrin batek, aio!!!