unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

viernes, octubre 06, 2006

Huomenta! (Egun on!)

Bai, horrelaxe hasi det gaurko eguna. Fineseko klasean. Beno, eguna horrela hasi dela esatea ere ez da egia, oraindik lo nago, puff mental zikin batean.
Badakizue, logureak akaba zaitzake! Eta badirudi, gaurko egunean hori sufritzeko egoera larrian aurkitzen naizela.
Nere ikerkuntzak Stop absoluto batean jarraitzen du. Eta honek ez du batere animatzen , gainera maixuak ez dit pito kasorik egiten, beraz hauxe idaztea okurritu zait, bazkaltzeko geratzen zaidan denboran loak berarekin eraman ez nazan. Hori, bai, arratsaldean hona, "Rita the singer" etorriko da!!
Ala, nähdään!! (agur!)