Oulu-Honolulu!!!
Banoa. Azkenik, ez zait apenas ezer falta hemendik alde egiteko!!!! Bai, nazkatuta nago. Egia esan ez dakit zergatia, inoiz baino erlajatuagoa ibili naizela dirudi eta ( pixkat loditzea eta guzti lortu det!!), baina inoiz baino railatuagoa nago. Bai, hau da ospa egiteko unerik egokiena. Ez balitz horrela nazkatuta jarraituko nuke eta, baina ipar poloko aireak on egingo didalakoan nago. Ez dakit nere bueltan kuadrila nola ibiliko den, nere jendeak hemen jarraituko duen, lana emango didaten ala popatik hartzea bidaliko nauten etxetik, baina ordura arte ez naiz horretaz arduratuko. Denbora gehiegi daramat ingurukoaz arduratzen eta ez dit onurarik ekartzen, soilik railatuta amaitzea dakar ondorio, beraz ahaztuko naiz. Bai, badakit ez dela erraza egun batetik bestera zure ohiturak aldatzea, baina uda honetan railatuta nago. Guztiz railatuta alegia. Bueno, ba hori, ondo segi, aio!!!!!!!!!!!!!!!!
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home