unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

sábado, junio 24, 2006

sarrera

Esaten dute, arazo bat bere osotasunean argiago aztertu nahi bada, distantzia bat hartu behar dezula. Ba nik hori egiteko asmoa dut, nere barne mundu nahaspilatsu hau argi eta garbi ikusteko, beragandik hurruntzea erabaki det, hortarako honako blog hau irekiz. Horregatik idatziko det, izarren artean geratzen den hutsuneetatik.
Maldraux-ek dio, mundua gizakia baino indartsuagoa dela, baina munduaren interpretazioa, mundua bera baino indartsuagoa dela. Beraz milaka istorioz beterik dagoen bizitza hau, bere interpretazioak barne, edozer baino sendoagoa da.