unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

jueves, junio 29, 2006

Puff mentala

Ikusi zintudan lehenengo egunetik, arraro sentitu nuen nere burua. Zuk betetzen zenuen dena. Edozein aukera zen ona zurekin amets egiteko, klase tarteak, autobusaren zai egotea, klase aspergarriak, ikasketa egunak, dantza klaseak, zinemako filmeak,... Eta hau esna, imaginatu gauak... Bai, horrela izan da, eta okerrena?? zu ere antzeko ibiliko zinela pentsatzea! Ene, ze tuntuna izan naizen!!!