unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

lunes, noviembre 27, 2006

Valkyla 6ºC-n bizi zaren horri

Zure Anje Duhalde maiteak dioen berdina sentitzen dudan honetan, zuretzat maitia:
Erabaki nuen tinko ta fermoki
ez zitzaidala gertatuko
maitasun saretan ez nintzela berriz
ustekabean eroriko
bi begi izpitxu
irriparre ezti bat
izan dira nere galtzaile
geroztik hor nabil
arantzetan dantzan
ezinezko amets sortzaile

urrezko txanpon bat
eman gogo nuke
sorgin bat bilakada nedin
ezina egikor
aldatzeko aina
gezurra bihurzteko egi
zer den ona edo
zer ote den txarra
jakin beharko nukelarik
sumendi gainean erretzen ari naiz
ba ote irtenbiderik

Nik irtenbiderik errexena zu ez ikusi eta honela burutik kentzea dela uste det. Horregatik daramat aste osoa zure etxera joan gabe. Gainera badirudi berdin izan zaizula beraz egon lasai, bihar Rigan zure lekua beste batek bete dezan gogor lan egingo det eta.
Au revoir mon amour!!

1 Comments:

Blogger glupglup said...

Beno, uste det helbidea 6ºB dela , biana horek ez du axola, mezuak berdina izaten jarraitzen du!!

9:30 p.m.  

Publicar un comentario

<< Home