unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

domingo, noviembre 19, 2006

Nik ez det finesekin nahi, nik zurekin nahi det!!

Ditxozozko esaldi hura esan izan ez bazenu, zenbat negar eta min aurreztu izango nituzke. Baina ez, esan zenuen. Ez det zalantzan jarriko une horretan hori sentitzen ez zenuenik, baina alkoholaren erruz hori esatearen ondorioak ez zenituen behar bezela neurtu. Zuk, gauzak horren ondo egiten dituzun horrek, hanka sartu zenuen.
Gaiari buruz asko hitz egin degu eta horrek lagundu didala uste det, azken egunetan, onena zutaz guztiz ahaztea izango dela erabaki det. Baina nola ezer egiteko aukera gutxi ematen dituen herrialde hotz eta urrun batean egonik eta kuadrilatxo berdinekoak izanik??? Ba beti bezela, "con un par de huevos Fitx"!! Ez da ez lehenengoa ezta azkena ere izango beraz lasai, laister aterako naiz zullotxo honetatik!!!! Bai, badakit pena emango dizudala eta ni honela ikusi aurretik (beno, zu horren errudun sentitu aurretik behintzat) beste lelokeriaren bat esango dezula gainean izango dezun kezka hori desagertzearren, baina jada badakit pixkat nolakoa zaren beraz ez det sinistuko.
Bai, badakit ni ere ezagutzen zoazela (horretarako izan zen eskatutako denbora ez? edo akojonoa pasatzeko denbora hobe esanda) baina beno, nik ere badaukat jada iritzi bat. Entzun nahi zenuela esan zenidan, ezta?? Ba beno, hona sartzen bazera irakurtzeko aukera izango dezu. Bai, nahiago det orain idatzi, aurrerago agian gehiegi berotuko bainaiz nere buruarekin horrelako pertsona batekin maitemintzeagatik!!
Jakinmin handiko pertsona zera (interesgarria egiten zaituen zerbait), burugogorra zera (eta nahiz eta kontrakoa esan benetan izugarri kostatzen zaizu besteei arrazoia ematea), zure buruarengan konfidantza piloa dezu, ez dezu batere enpatiarik, pertsona oso hotza zera (horregatik askotan farra botatzeko edan behar dezu une on bat izateko, bestela ez dakizu behar bezela disfrutatzen), oso independientea zera, berekoia (ez dizu zu ez zaren beste inork arduratzen eta horrela jarraituz gero bakarrik bukatuko dezu), zoriontsua zera guztiz (gauza ona benetan), kapitalista, dibertigarria (barre egin arazten nauzu), beldurtia sorpresek edo gauza berriek beldurtzen zaituzte), arduratsua (askotan gehiegi), kirolaria, beti aurrez aurre joaten saiatzen zera, norbaitek pena ematen dizun arte, orduan jada dena aldatzen da, etxezalea zera, perfekzionista hutsa, oso klasikoa (gehiegi nere gusturako), guapisisisísimo zera (bale, hori neretzat behintzat, ezin naiz objetiboa izan), zuk kontrakoa uste badezu ere ez zara pertsona oso irekia, gauzak nahiko argi izaten dituzu, langilea zera, xibarita bat zera,...