unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

miércoles, abril 25, 2007

La oscuridad se cierne sobre mí!!

Bai, horrela da. Gaurko eguna nahiko oker hasi naiz. Laborategira iritsi eta egin dudan lehenego gauzak aditzera eman dit, egin dudan azken erreakzioa gaizki dagoela!!
Ez dakit ezta ze ostia den orain esku artean dudana, baina nere compound-era bueltatzeko biderik ez badu " la he liado parda!!". Bai, zeren nere hasierako erreaktiboa oso garestia da eta beratatik asko erabili nuen hau egiteko.
Jodeeee, atzo horren ondo zijoan hau, gauza guztiek ondo eman ziaten: NMR, MS,... eta gaur berriz,.. xe bildurrr!
Ea konponbidea topatzen diodan eta ez den horren larria, bestela laborategitik botako naute arrazoi guztiarekin. Hau eman ez dadin behar bada jainkoari eta guzti eskatuko diot benetako kristau zintzo batek egingo lukeen moduan. Ene noraino iritsi daitekeen asteazken goiz batetako desesperazioa!!