unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

lunes, febrero 12, 2007

Jp terapiara bueltan!!

Hemen naiz berriro ere, dexente denbora eta gero, nere barruko zuntzak desagertaraziko dituen gaia barnetik ateratzeko.
Ez dakit zerk duen errua, baina azken bi asteetan berriz ere abenduan negoen moduan egotera iritsi naiz. Tontokeria badirudi ere, ordenagailuak ere bai, aurreko martxa berdina hartu du eta berriz izorratu dago! Vamos, que todo se contagia menos la hermosura!!
Orain 3 aste eraberrituta negoen guztiz: zuhaitzak ederrak ziren, elurra gogoko nuen, egiten zituen -30 graduak katxondeoan hartzen nituen,... Bizitzeko gogo izugarriekin nebilen. Baina beno, asteburu pare batean gauzak asko alda daitezke.
Orain 9 egun berriz hasi zinan egin behar ez zenuena egiten eta okerrena da ni ere gauza bera egiten hasi nintzala. Zuk behintzat mozkorra zeundelako aitzakia daukazu, ni berriz tuntun-lelo bat besterik ez naiz, eta hori da nere aitzakia bakarra. Ba beno, betikoan murgildu nintzela, begiratu gabe igerilekura buruz bota nintzela ahalegia. Eta beno hurrengo egunean berriz konturatu nintzen, tamalez hutsik zegoela! Baina beno, galtzen den azkena itxaropena denez, asteburu honetan berriz bota nintzen modu berdinean, eta noski hurrengo egunean, hau da, atzo berriz egin nuen topo buruko eta arimako zauri berdinekin. Ez al det sekula ikasiko?? Espero baietz.
Terapiari berriz hasiera eman nahien sinistu beharreko abesti bat ipiniko det hemen. Ez lortzen dudan nere onera bueltatzen, nahikoa da eta.
Atzoko eurijasa emozionala eta egro, barealdia etortzea espero det. Are gehiago, eguzkia atera dadin gogor egingo det lana. Bizitza bakarra daukagu eta ezin degu alperrik galdu.
Abesti hau zuretzat, merezi dezu eta!!