unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

martes, marzo 06, 2007

Eskerrik asko bikote!!

Bai, hori besterik ezin dizuet esan: mila esker bene-benetan!! Zuekin eman Tallinen eman ditudan 4 egunak izugarriak izan dira! Zenbat par bota ditugun, ene! NEXT DOOORRRRRRRRRRR!! edo TEN O'CLOCKKKKKKKKKKKKKK!!!!!!! bezelako ugari egon dira. Baina hori ez da bakarra, izan ditugu ere serio hitz egiteko uneak ere, eta hauek pila bat eskertu ditut ere. Aspaldiko partez eta ordebagailu baten aurrean egon beharrik gabe komunikatu ahal izan gera. Buah!!
Gure beste bikotearen komeriak kontatzeak asko lagundu dit, antzeko sentsazioz beteta bueltatu bainintzen ni ere hauen etxetik, eta ez nekien umore edo hitz egiteko tonuaren aldaketa nere aldetik zen edo ez. Baliteke bion aldetik izatea ere, ez det esango ni ez naizenik aldatu, baina zuen sentsazioak entzunda lasaiago geratu naiz, nahiz eta gauza asko ulergaitzak egiten zaizkidan oraindik (zueri bioi gertatzen zaizuen bezela).
Argazkiak ikusteko irrikitan nago!! Orain hemen geratu zaidan printzesa ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatuko naiz.
Pila maite zaituztet!!! A ze ilusioa gauza batzuk sekulare ere ez aldatzea!! AIO!!!!!!!!!!1