unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

jueves, febrero 22, 2007

Laborategian!!!

Polimeroa lortu ondoren bukaera nahiko urbil ikusten nuen, baina antza denez ez da horrela. Orain berriz hasi behar naiz hasieratik beste dihidroxilazio edo dena delakoa egiteko beraz berriz ere nere monomeroaren bila nabil.
Oraingoan beste metodoren bat erabiltzea proposatu. Nere hasierako materiala bukatu dela eta berria ekartzeko esan nionean aurpegia eta guzti aldatu zitzaion (normala, 5 gr-k 225 euro balio dutela kontutan hartuz gero!) beraz metodo berriak frogatzea tokatzen zait oraingo honetan. Okerrena?? hori frogatzeko beste erreaktibo batzuek eskatu behar ditudala. Horregatik pasa det aste guztia potrojorran, zai.
Baina orain iritsi, dela azken 10 egunetako lana 3 egunetan egin beharko det (NMR-ko report-az gain) oporrak hartu aurretik, bestela irailean oraindik hemen jarraituko det.
Ene ze gogorra erasmus ikaslearen bizitza!!!