unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

jueves, enero 17, 2008

Sonia Gonzalez-en "Ugerra eta kedarra"-tik hartua

-... Ni gustora nago zurekin, baina jakin behar dut... ea zer intentzio... ea zer bilatzen duzun, zer espero duzun honetaz?

-Intentzioa? Ez daukat intentziorik, tira nik... nik... hau ba, badakizu ez dut erlazio bat nahi-isilune bat-. Horixe da dagoena. Gustatzen bazaizu ederto, ez bazaizu gustatzen sentitzen dut -Horrela mozten nau sasikumeak. Ze uste du bada?-. Esan nahi dut, tira... esan nahi dut zurekin egon nahi dudala, zu besarkatu... zu musukatu... tira pentsatzen dut nolabait maitatu nahi zaitudala, baina ez dut... nahi ez dudana da... badakizu...

-Ados gaude orduan.
-Pozten naiz.
-Promesarik ez?
-Promesarik ez.
-Maitasun hitz hutsik ez?
-Maitasun hit hutsik ez.
Musuka nazazu.
Eta musukatu egiten nau.

Baina ze zaila izaten da hau mantentzea!!!