unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

lunes, noviembre 05, 2007

12 egun, egun asko al dira??

Oporretan juteko?
BAI bakarrik bazoaz, zer eginik gabe eta gauza gutxi eskeintzen duen norabait.
EZ mexiko bezelako hiri erraldoi batean.
BAI etxetik 10 minututara dagoen norabait bazoaz.
EZ iristeko egun bat behar dezun nunbaiten.
LAgunik gabe egoteko?
EZ, betiko bizitzan ikusten ez badituzu.
BAI Doka egunero ixten badezue.
EZ zure lagunek maite ez bazaituzte.
BAI zure jendea munduko krak talderik handiena denean.
Mutila gabe egoteko?
EZ 12 egunetan beste norbait topatuz gero.
BAI elkarrekin pasa dituzuen azken egunak imagina ditzakezun onenak direnean.
EZ krisi batean murgilduta bazaude.
BAI haren izena JOSU denean.
Lan gabe egoteko?
BAI bizitzan galduta zaudenean zer eginik gabe.
EZ lanaz nazkatuta zaudenean.
BAI dirua behar dezunean etxetik jun ahal izateko.
EZ paroa kobratzen dezunean.
Gartzelan egoteko?
EZ horiek direnean falta zaizkizuen egunak askatasuna lortzeko
BAI inkomunikaturik zaudenean.
EZ bixita baten iraupena denean.
BAI erruduna ez zarenean.
Bitxiak benetan bizitzaren matizak!!