unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

martes, noviembre 13, 2007

Asteazkenerarte ordun

Gora, behera, ezker, eskubi, aurrera, atzera, bai, ez, agian, ziur, gaur, bihar,... ibili ta gero, badirudi guzti hau amaitu in dala.

BAdakit ez degula nahi dezun bezela hitz egin eta asteazkenean dena argi geratuko zaigula, baina sinisteko zaila badirudi ere, ulertu det ezinezkoa dela.
Bukatu behar zan, bizitzako gauza oro bukatzen denean bezela, ta kitto, honaino iritsi gea. Nere esku zegoen guztia in det hau ondo atera zedin, baina ez da posible izan. Dioten bezela, "fue bonito mientras duró" pentsatu beharko det, ta horrekin nahikoa izan.
BAina geure fitx zitala, zekena, zantarra etab izateaz gain, oso oso oso gorrototxua da! TA oraintxe hori da gehien sentitzen detena, GORROTO izaugarri bat!!
Ezin al ninduzun pakean utzi?? LAgunak betiko lez esan ostean ezin al zinan geldi egon?? Ez noski, besteren batekin ikusten nauzunean ezin dezu egon, Edo zu gabe edo inorekin!! Ala izan da hasieratik erlazio hau, ta egia esan, zuk diozun moduan, ez dit pena merezi gazki pasatzeak, ez zait komeni. Oreka bat topatu nahian ibiltzea zu bezelako batekin ezinezkoa zan!
Hori bai, gero ez etorri niri ez dakit zer ta badakit zer esanez. Ez ez, hori bai ezetz. FAlta zitzaidan bakarra da lasai asko egotera iristen naizenean porkulo ematera etortzea! Ezta okurriture!! Bestela, potrok moztukoizkizut!!
Orain, nere betiko bizitza "bakarti"-ra bueltatu beharko naiz. Ez da zaila izango, urte asko pasa baititut horrela, ta egia esan oso gustora nebilen. Beraz disfritatzea besterik ez zait falta!!
aiooooo
PD: Uste det oraingoz hormonei popatik emango dietela ta hortxe geratuko diala farmazian beste engainaturen baten zai. Gorputzari mierdarik ez, in dezagun pakea berekin.

2 Comments:

Blogger ane said...

HItz egin degu lehen beraz ez dizut ezer berririk esango, baina benetan laguntzen al dizu zure sentimenduak hemen idaztea,edozein pertsonak zer sentitzen duzun jakin dezakeen toki batean?

4:43 a.m.  
Blogger glupglup said...

egia esan berdin dit, jakin baitakit inork ez duela hau irakurtzen!!

1:01 p.m.  

Publicar un comentario

<< Home