unibertsotik

Bakoitzak barne mundu bat badu eta historian zehar horrenbeste mila miloi pertsona izan bagera eta izango bagera, orain bai ulertzen det zergatik dioten unibertsoa mugagabea dela eta zabaltzen ari dela une berean.

viernes, agosto 17, 2007

Amaiera??

Bukatu da bai. Denok genekien hau ez zela erreala eta azkenean iritsiko zela urte ero honen amaiera, baina beno, ez da horren txarra izan lurhartzea. Mundu guztiak zionaren arabera bukatu eta gero dena oso gogorra izango zen: betiko bizitza, etxea, lekua, jendea,... Nik kanpora joateko erabakia hartu nuenean ez nuen nere bizitzatik alde egiteko egin (nere etxeko egoeratik eta ikasketetatik bai), horregatik ez zait latza suertatu berriz hemen egotea. Arraroa badirudi ere, ez da dena amaitu, ezta pentsatu ere, bidai honen amaierak ez du han lortutako ta ikasitako guztiarekin akabatu. Orain lehenago baina oraindik zoriontsuagoa naiz. Aspalditik nahi nuen zerbait ekarri det handik eta naiz eta ideia ez izan orain hilabete genuna, orain pila pozten naiz dena horren ondo joan delako.
Janaria: Oso eskasa
Kaleko giroa: Eskasa
Lekua: Nahikoa
Ikasketak: Ondo
Bidaiak eta abenturak: Oso ondo
Jendea: Bikain
Maitasuna: Ohorezko matrikula!!
Zer gehiago eskatu dezakezu?? Oraingoz honekin lasai hartuko det eta behingoz disfrutatu!!!