2008 Abendua!!!
Abendua 1
Mikel, beti gogoan!!
http://www.youtube.com/watch?v=LUfvbQqVfM4Abendua 2
Mikel ezin sekula lurperatu!!
Xoxo beltz bat banuenkaiolan sartua.
Egun batez neguen
hil zen gixajua
Lurpian sartu nuen
zelaian xokuan.
Eguna argitzen deni(a)n
xolu hartan, xolu hartan
xoxuen kantua.
Abendua 3
Kontatu didate Nueva York-en
Broadway eta 26 karrikaren kantoian,
Negu gorrian, gizon batek gabero
jendeari otoi eskatzen
aterbea bilatzen duela
bilutsirik daudenentzat.
Mundua ez da era hortan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen
Baina gizon batzuek gau batez, ohea dute,
aterbean haize otzik ez eta
bereri zijoakien elurra, karrikan ari da.
Liburuaren irakaspenik ez ahaztu gizona!
Gizon batzuek gau batez ohea dute,
aterbean haize otzik ez eta
bereri zijoakien elurra, karrikan ari da.
Bainan mundua ez da era hortan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen.
(Hitzak: Bertolt Brecht; Musika: Mikel Laboa)
Abendua 4
Ez nau izutzen negu hurbilak
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan
nolabaitezko kate geldian
unez uneko lerroan
guztia present bihurtu arte
nor izanaren erroan.
Ez nau beldurtzen egunsentian
arnas zuridun izotzak
nun dirudien bizirik gabe
natura zabal hilotzak
eguzki eder joan guztian
argia baitu bihotzak
eta begien milla ernegai
iraganaren oroitzak.
Ez nau larritzen azken orduan
arnasa galdu beharrak
bide xumea hesituarren
amildegiaren laarak,
ardo berriak onduko ditu
mahastietan aihen zarrak
gure oraina arrazoiturik
beste batzuren biarrak.
Ez nau iluntzen baratzatikan
azken loreak biltzeak
muga guztien arrazoi billa
arnas gabe ibiltzeak
arratsaldeko argi betera
zentzu denak umiltzeak
amets betezko loa baitakar
behin betirako hiltzeak.
abendua 5
Askatuko ZAItuen
ZAI bazaude
zaude laSAI,
zaude ZIUR
askatuko ZAItuela
Kateak itsusiak baitira
hilotzaren gorputzetan.
Abendua 6
Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka
eta gu ere hire zain geundela
esan zioagu
ez hitzela aspaldi azaldu
etxetik
eta belatzean eseri gaituk denok
erlojuak janez
baina mezularia bidali diagu Alosko torrea
eskilara luzetan
beleak uxatzen
ote hintzen ikus zezan
gero kanpaiak entzun dizkiagu
zakurrak zaunkaka
orduan sortu haiz bidetik
balantzaka
eta hirekin aurrez aurre jarri garenean
zerraldo erori haiz gure oinetan
eta gorpu gogor hintzen
udazkenaren tronoan
hertsi dizkiagu begiak
adiosik ez
eta goizaldean
muxika hezur batetan sarturik
o petit poete
pirotekniarik gabe lurperatu haugu
baratzan.
Abendua 7
Zure begiek
ene maitia
badute biek
dirdir eztia.
Zeruko lore
miresgarriak
izarren pare
xoragarriak.
Gazte-gaztia
zira oraino
egun guztia
nago zuri so.
Zure begiek
erotzen naute
eta guztiek
nahi luzkete.
Gaua delarik
mundurat jausten
Jauna zerutik
da urrikaltzen.
Zure begien
gozono hori
egon dadien
eder ta garbi.
Ene nahia
zinez haundia
zu izatia
neure andria.
Zure begiek
ene maitia
badute biek
dirdir eztia.
Zeruko lore
miresgarriak
izaten pare
xoragarriak.
Gazte-gaztia
zira oraino
egun guztia
nago zuri so.
Ene nahia
zinez haundia
zu izatia
neure andria.
Abendua 8
Haize hegoa
gau epela
ilargiaren argi
mutxurdiñak leihoetan
teiatuan katu bi
bide ertzean zenbait kanta
gau erdiz arnoari
Hargaiñeko sorgin zaharrak
keiñuka ilargiari
abendua 9
ili bat
hartu
eta hostoz hosto
erantzi
eta harek zu ere
amets
eta harek zu ere
erantzi
eta hostoz hosto
hartu
lili bat.
Abendua 10
Eguzkiak urtzen du gohian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.
Gure baitan datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
urtuko duen bihotza.
Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.
Batek gose diraueino
ez gara gu asetuko
bat inon loturik deino
ez gara libre izango.
Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
etengabe gabiltz zabaltzen
gizatasunari bidea.
Inon ez inor menpekorikan
nor bere buruan jabe
herri guztiok bat eginikan
ez gabiltz gerorik gabe.
Batek gose diraueino
ez gara gu asetuko
bat inon loturik deino
ez gara libre izango.
Abendua 11
Gure herriko txokoetan faltan somatzen zaitugu!!
Maite ditutmaite
geure bazterrak
lanbroak
izkutatzen dizkidanean
zer izkutatzen duen
ez didanean ikusten uzten
orduan hasten bainaiz
izkutukoa...
nere barnean bizten diren
bazter miresgarriak
ikusten.
Abendua 12
Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
harma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi
gerrena plat,
Olio zopa
Kikili salda,
Urrup edan edo klik ...
ikimilikiliklik ...
Abendua 13
Ihes betea zilegi balitz
nunbait balego bakea
ni ez nintzake etxe ertzeko
loredien maitalea.
Ni ez nintzake oinazearen
menpeko mixerablea
oihu zekenen destinatzaile
etsipenaren semea.
Ni ez nintzake iñorentzako
eskandaluzko kaltea
lur hotz batetan aldatutako
landare sustrai gabea.
Ihes ederra zilegi balitz
urra ahal baledi katea
ni ez nintzake ontzi gabeko
itsasgizon ahalgea.
Abendua 14
"Haika mutil, jeiki hadi
argia den mira hadi."
- Bai, nausia, argia da,
gur oilarra kanpoan da.
"Haika mutil, jeiki hadi
uria den mira hadi."
- Bai, nausia, uria da,
gure orra bustia da.
"Haika mutil, jeiki hadi
surik baden mira hadi."
- Bai, nausia, sua bada,
gur gatoa beroa da.
"Haika mutil, jeiki hadi
hortxe zer den mira hadi."
- Bai, nausia, haizea da,
gur lehioa ideki da.
"Haika mutil, jeiki hadi
kanpoan zer den mira hadi."
- Bai, nausia, edurra da,
lurra xuriz estali da.
"Haika mutil, jeiki hadi
urean zer den mira hadi."
- Bai, nausia, ardia da,
aspaldian itoa da.
"Haika mutil, jeiki hadi
zer oinon den mira hadi."
- Bai, nausia, egia da,
mutiltto hau unatu da.
Abendua 15
Hegazti errariak
pausatu dira
leihoan
argia eta itzala
bereizten diren lekuan
argia eta itzala
leihoan
pausatu dira
hegazti errariak
Abendua 16
Gogo eta gorputzaren
zilbor hesteak:
bi kate.
Bi kate,
biak ebaki beharrezkoak:
bat gorputzaren bizitzeko,
bestea gogoaren askatzeko.
Adizu, ama
badakizu
sortze berean
zuri gorputzez lotzen ninduen
zilbor-hestea
sendagileak nola eten zuen.
Lehenengo eten beharra izan zen:
bizitzaren
bizitzeko lehen legea.
Haurtzaroan
titia eman zenidan,
mutil-zaroan
eskoletara bidali
bizitzarako armak hartzearren.
Dena eskertzen dizut
duen balore guztian,
nik ahal dutan neurrian
nainan, gaztaroan
amatxo maite!
Ohar zaitezte
benetan maite nauzun ama
izan nahi baduzu
eta nik zu maitatzea,
ni naizena
nik izatea nahi dutana izatera
utzi behar nauzula,
hau baita bide bakarra
biok alkar sanoki maitatzeko,
biok alkar osoki eta betikoz
maitatzeko,
zuk zure nortasunaz,
nik nereaz,
zuk zure nortasunaz,
nik nereaz.
Ama!
Eten dezagun
lehen gorputzarena bezela
orain,
gogoaren zilbor-hestea.
Ama!
Gogoaren zilbor-hestea.
abendua 17
Eskerrik asko Mikel!!
Hegoak ebaki banizkionerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.
Abendua 18
Urtero bezela iritsi zaizkigu.
Batzuen ilusiorako, besteon desesperaziorako...
Hementxe ditugu, berriro ere GABONAKKK!!
Animo ta zorte on danoi data unkigarri hauetan
Abendua 19
Donostiako gabonetako apaingarriak!
Abendua 20
GAurkoan aspaldiko partez eguzkia atera zaiguu!!!
Ea biharko irauten duenAbendua 21
Agur politaaaa!!
Bihotzeko min guztiarekin agur esan behar dizut gaurkoan, putaseme batek mangatu baitzaitu Urraki tabernan geundela.izugarrizko une onak eman dizkidazu beraz ezin gehiago eskatu.
Eskerrik askoooooo
Abendua 22
Hauxe da daukadan azken argazkia: P1110697
Abendua 23Ondo pasa danok oporretan ta... 7rarte!!!
MuXXXuuuuuuuuAbendua 24
On egin egun hauetan!!
Abendua 25Abendua 26
GAu bitxia benetan
Biarritzeko Carmen ta Don Juan ikusi ostean ederki afaldu deu.Juergako ordua gerturatzen zan da ze ingo genun ba, atea!
TA bailable batzuren ostean kontxa igarota, ez al degu ba Gaskuña enparantzako gabon zuhaitzean Pakitarena egiteko aukera izan??
Zer gehiago eska diezaiokezu, abenduko egun bati??
Abendua 27
Uzta ona, urte hontakoa!!
El croqueterooooEl croqueteroooo...
Abendua 28
Ongi etorri potxola!!
Abendua 29Bale, guk soilik afaldu in degu Indian Palace-ean, baina noizbaiten iritsiko gera holako benetazko jauregi batera!
Abendua 30
mp3 eta kamera berriakkkkk!!!
Gabonen izpirua jarraitu nahian, hona hemen nere azken bena kontsumitzailearen emaitza!!Abendua 31
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home